Lurra planetaren seme-alabak
1977. urtean Voyager zundak unibertsorantz abiatu ziren helmugarik gabeko bidai batean. Haien helburuen artean gure auzoa, hots Eguzki Sistema ezagutzea (Tour handia deitu zitzaiona) eta egon daitezkeen beste biztanleei gure agurra helaraztea. 42 urteren ondoren bi zundek Heliosfera utzi eta izar arteko espazioan daude, duten adinerako forma ezin hobean, eta Z I E N T Z I A egiten jarraitzen dute.
Astronautek askotan dioten bezala, bitxia da kanpokoa ezagutzea helburu duen misio batek gutaz zenbat irakasten digun. Eta Voyager zundek gizaki guztiok, gure aniztasun guztiarekin, Lurra planetaren seme alabak garela irakatsi ziguten.
Comments