Marteko haizearen benetako soinua


Ez, horrelako haize boladarik ez dago Marten

Martera iritsi berri den InSight misioak grabatutako haizearen soinua eman du argitara NASAk. Haizearen soinua baino haize horrek zundaren eguzki panel handiak mugitzerakoan sortutako bibrazioak dira, sismografoak neurtuta. Entzun:


Ez duzuela ezer entzun? Lasai. Soinuak baxuegiak dira ongi entzun ahal izateko baina beste bideo honetan bi zortzidun igo dituzte hobeto entzun ahal daitezen:


Orain bai, ezta? Ba sentitzen dut baina konspirazio bat dago zu engainatzeko. Izan ere Marteren benetako soinua ez da hori, Doomzaleok aski ongi dakigun bezala. Marten entzuten dena hau da eta NASAn badakite:


Comments

Popular Posts