Rex Power Colt; erdi gizona, erdi makina, guztiz amerikarra!
Gauza da asteburuan The Predator ikusi dudala eta simaur pilo bat denez jatorrizko filme puska irentsi nuela etxera iritsi bezain laister eta horrek uda honetan jokatu dudan bideojokorik retroena, otxenteroena eta dibertigarriena ekarri dit gogora: Far Cry 3: Blood Dragon.
Ez dizuet bideojokoaren analisia egingo horretarako alferregia naizelako, baina esango dizuet 80. hamarkadako estetika eta topiko ziberpunk eta synthwave guztiak biltzen dituela eta ikaragarri dibertigarria dela: ziborg gaiztoak, begietatik laser hiltzaileak jaurtizen dituzten herensugeak (niri dinosaurioak iruditzen zitzaizkidan), synthwave musika moloia eta Rex Power Colt izeneko protagonista zibernetiko eta hipertestosteronaduna. Zer gehiago eska daiteke?
Ba norbaiti (eta norbait horien izena bilatu beharko nuke baina gogorik ere ez dut) bideojoko puska horretan oinarritutako irudi errealeko bideo laburra egitea bururatu zaio. Eta the movie deitu diote eta emaitzak ez du huts egiten, nahiz eta bideo laburra baino ez den.
Bideojokoaren trailerra ere sekulakoa denez, hemen duzue:
Portzierto, ez al diozue Kung Fury-ren antza pixka bat hartzen?
Comments