Donkey Kong, irudi (erdi) errealeko laburmetrai bikaina
Ez, ez da Unreal Engine X eta denbora errealeko hyper ray tracing gaitasuna duen Nvidia RTXXX erabiliz egindako animazioa baizik eta hezur-haragizko gizakiek antzeztutako film laburra (ordenagailuz egindako beste mila gauza kenduta, noski). Bideoa ikusi ondoren Donkey Kong Game&Watch zaharrari pilak jartzeko gogo bizia piztu zait :__)
Eta gustatu bazaizue hemen duzue artelan hau nola egin zen
Eta noski, My Name Is Banks youtubeko kanalera jotzen baduzue egileen beste lanak ikusteko aukera duzue.
Eta portziertoki, beste egun batean kontatuko dizuet Donkey Kong arkadean betidanik errekorra izan duen The King of Kong iruzurtiaren gainbehera.
Ah, eta bukatu aurretik azken gauzatxoa, bideoaren musikie (Euskalerria Irratiko Pello Argiñarenak esan ohi duen bezala -muxu bat, majo-) ni bezala gustuko izan baduzue, hemen duzue, belarrietatik odola isuri arte entzun ahal izateko.

Comments