Spockek Bilbo Bagginsen balada abestu zuenekoa
Hau da martxa lagunoooooook! |
Azken aldian simulazio batean bizi garela esaten ari dira han eta hemen, hots, gure errealitate hau nolabaiteko ordenagailu unibertsal batean ari dela exekutatzen. Beno, ba nik badakit egia dela eta badakit gainera arrazoi batengatik. Simulazio batean egongo ez bagina, "sandbox" batean alegia, Spockek Bilbo Bagginsen balada abestu zuenean unibertsoa inplosionatu eta desagertuko litzatekeelako. Horra froga. Eta hona bideo ezinezkoa:
Diotenez hau 1967an gertatu zen, Malibu U izeneko telebista saioan eta bertan izan ziren soinu-teknikariak ordutik desagerturik daude.
Iturria: Reddit zoragarria
Comments