Doomen egilearen bideojoko puska berria


John Romero deitzen da eta Wolfenstein 3D, Doom eta Quake bideojoak garatu zituen jainkoa da. Ez zituen bakarrik garatu, noski, ondoan John Carmack izan zuen (bideojoko hauen motoreak garatu zituen jeinua) eta beste batzuk (beren izenak oroimen kolektiboan aspaldi ahaztuak) izan ziren. Baina Romero berezia zen; bera zen bideojoko horien estetika eta jolasgarritasunaren atzean zegoen garuna.... eta izarra.



Eta txapa luze hau zera esateko, John Romerok bideojoko berria garatu nahi duela, bideojoko hori garai loriatsuetako kutsua berreskuratu nahi duela (abiadura bizia eta mugagabeko biolentzia beraz), gure laguntza behar duela (Kickstarter kanpainia abiatu du) eta guzti hau azaltzeko deus erakusten ez duen bideo kutre bezain erakargarria egin duela. Hemen duzue:


Portziertoki, duela gutxi Romerok Doom klasikoarentzako mapa berria garatu duela eta petatu duela, nola ez.

Iturria: Ars Technica

Comments

Popular Posts