Historiako bideojokorik aspergarriena Oculus Riften izango da


Errealitate Birtuala aurrerapauso izugarria izanen da bideojokoen munduarentzako, eta ez naiz Sanferminetako ferietan jarri ohi duten alde batera eta bestera mugitzen diren tramankulu horietako batez ari. Ez, Oculus Rift eta antzekoez ari naiz, eta, hauek bai, iraultza ekarriko dute, edo behintzat kontsola berria erosteko aitzakia, nahiz eta gero gailua hautsa pilatzeko baino ez ditugun erabiliko (eta ez naiz inori begira ari, Kinect...).


Beno, edozein kasutan, gauza da "Desert Bus", historiako bideojokorik aspergarriena, errealitate birtualeko gailuetara moldatuko dutela, benetako hiru dimentsiotan aspertu gaitezen. Hau da, hiru dimentsioko Mundu Erreal© honetan gertatzen zaigun bezala baina etxeko sofan eserita eta eskuan patata poltsa dugula. Ez dago gaizki.
Eta zertan datza "Desert Bus" hori? Horretarako The Angry Videogame Nerd-en bideoa ikusi beharko duzue:


Comments

Popular Posts