Tech Noir: Plastilina, VHSak eta gauza otxentero piloa
Nork ez du inoiz amestu bideoklubean alokatutako VHS bat ikusten ari zarela eta pelikulako protagonista plastilinazkoa izateaz gain bularraldean duen hutsune batean VHS-ak sartuz beste pelikula otxenteroetako morroietan bihurtu daitekeela baina hiltzen dutela eta zure bideoa apurtzen dela baina konpondu beharrean bideokamera analogiko puska batekin birtualizatzen zarela eta hildako protagonistaren lekuan jartzen zarela eta neska ederra erreskatatzen duzula eta zure Casio erloju digitalaren atzerakontua zerora iristen denean neska puska eta zu desbirtualizatzen zaretela zure etxeko egongelan? Askotan ezta? Ba hemen duzue zuen ametsetako bideoa:
Taldea Gunship da eta bideo musikala Tech Noir. Bikaina.
Comments