Plutonera iritsiko gara bihar 10 urteko bidaiaren ondoren


Espazioa, azkeneko muga, New Horizons espazio ontziaren bidaiak dira hauek, hamar urteko misioan, planeta ezezagunak esploratzeko, ilargi erraldoiak eta anitzak deskubritzeko. Inor inoiz izan ez den lekuetara iristeko.
Pluton eta Karonte sistema binarioa irudi errealean

Bihar izango da misio honen klimaxa, 2015eko uztailaren 14an 15:50etan New Horizons espazio ontzia Pluton sistematik ziztu bizian pasako denean, gelditu gabe eta inoiz ez itzultzeko. Bere misioa jarraitzeko, inork irudika ez ditzakeen gauzak ikusteko. Behin betiko gure existentzia xumearen izar arteko lekukoa izateko.

Honela izango da New Horizons Plutonera iristen denean


Une historiko hori NASA TV-ren bidez jarraitzen ahal izango da, ez noski denbora errealean Pluton 4,4 argi-ordura dagoelako alde batetik eta hurrengo egunera arte (uztailaren hamabosteko 02:53-ak arte) daturik bidaliko ez duelako bestetik, eta Sondas Espaciales webguneak 13:00etan hasita egingo duen emanaldi bereziaren bitartez ere.

Bitartean hemen duzue Eguzki Sistemako lehen esploratzaileak goratzen dituen bideo hunkigarria:


Eta misio honen informazio gehiago (askoz gehiago) nahi izanez gero Naukas blog zoragarria duzue.

Comments

Popular Posts