Neurona-sare artifizialek Who Doktorearekin amets egiten dutenean


Duela aste batzuk artikulu biziki interesgarria plazaratu zuten Google Research Blog-ean irudiak eta hizkera ulertzeko garatzen ari diren neurona-sare artifizialez eta hauen amets egiteko gaitasunaren inguruan. Bai, badirudi androideek ere amets egingo dutela, baina agian ez ardi elektrikoekin.

Hodeiak erakutsita, neurona-sare artifizialek pagodak, txoriak eta bestelako animaliak ikusten dituzte


Artikulu horretan Inzepzionismoaren teknika azaltzen zuten (eta bai, izena biziki dut gustuko), zeinaren arabera sareak berak ausazko irudi batean aurkitutako ezaugarriak berriro iturri gisa erabiltzen diren sareak berriro analiza ditzan, behin eta berriz, errekurtsiboki, emaitza harrigarriak sortuz. Oinarrian hau egiten denean, sareak ikusteko entrenatuta izan den gauzak asmatzen asten da, gizakiek hormetan edo ogi xigortuan jainkoaren irudia ikusten dutenean bezala

Beno, ba norbaiti "sare ameslari" hauei Who Doktorearen irudiak erakustea bururatu zaio eta hona emaitzak. Etorkizunean beren sortzailearen bila itzultzen direnean ez kexatu mundua suntsitzen badute.






Molatzen du, ezta? Ba gainontzeko ametsak Radio Times-en dituzue.

Beraz, uste duzue androideek ardi elektrikoekin egingo dutela amets?

Comments

Popular Posts