Eta 1985. urtean Kung Fury iritsi zen



1985. urtea, Miami. Horrela hasten da 80. hamarkadako akzio filmen eta oro har garaiko kulturaren sinbolo guztiak 30 minututan batzen dituen film laburra. Arkadeak, musika-kateak, arte martzialak, dinosauroak, laserrak, hackerrak, amazonak, jainkoak, naziak, robotak, zentzurik gabeko gidoiak (tira, hori ez da hamarkada horretara mugatzen) eta beste mila keinu Big Bang-az geroztik izanr den hamarkada moloitsuenetik ateratak. 

Duela gutxi haren trailerra eta musika bideoa (David Hasselhoff-ek berak abestua) Warp Bortzen erakutsi genizuen eta egia erranda pena merezi izan du 30 urte itxoiteak. Lagunok, 80. hamarkada is back, eta zinez molatzen duela.


Eta bonus bezala, Hackerman-en hackeatzen ikasteko bideo-tutorial majo askoa (ikus bereizmen txikian):


Comments

Popular Posts