FIRST PERSON LOVER (LIGATZEKO FPS-A EDO?)


Nondik hasi ere ez dakit. Ikus dezagun, "free to play" bat da, beraz ez zaigu printzipioz dirurik kostako baina benetan bai. First Person Shooterra da, hori beraz kontrolatzen dut, honaino beraz ongi, baina ondoren galdu egiten naiz. Zure pertsonaia guapo guapoa egon dadin arropa ederrak dituzu, eta ez  suposatzen dut musutruk prezisamente ez dela izango,  eta bihotzak eta burbuilak disparatzeko armak izanen dituzu.....eee.. zerbait egiteko akaso. Ligatu? Benetan?

mmmm, bihotzak eta muxuak sortzen dituen gailua, nahi dut #eztapentsatuere
Beno, nahi duenak froga dezala, baina Sanferminetan ere ligatzen dela diote eta niri etzait halakorik gertatu sekula. Second Life ere pagotxa omen zen birtualki ligatzeko, baina nik behintzat ez nuen inoiz bi hitz baino gehiagoko solasaldirik izan inorekin. Edo ezerekin, auskalo.

Beno, ez naiz nire bizitza sentimentala azaltzen hasiko, baina ulertzen duzue zer esan nahi dudan, truño ikaragarria dela alegia. Bideoa bezala.


Iturria: Games Ajare

Comments

Popular Posts