1996. urteko jokorik onena bideojokoen etorkizuna da
Straffe du izena eta frogatu ahal izan dutenek (eta adi, honek ez baitu esan nahi esperientziatik bizirik atera zirenik) 1996. urteko FPS-rik arinena, odoltsuena, hilgarriena eta akzio gehien duena dela baieztatu dute.
Irudi lezakeenaren kontra baina Straffe, nahiz eta 1996ko FPS-a izan, ez da oraindik sortu, izan ere garai horretako Doom, Quake eta Wolfenstein 3D kutsua lortu nahi duen Kickstarter proiektua baino ez delako oraindik. Oraingoz ikusi daitekeena 90. hamarkadan inspiratutako iragarkia da, hau ere akzioz, odolez eta zarataz beteta, eta diotenez bere garaian debekatua izan zena. Etzazuela galdu.
Iturria: Topless Robot
Comments