HILTZEKO UNEA DA




Joan den astean Warp Bortzen zintzilikatutako roboten eboluzioaren infografiaren harira @asiersar -ek Twitterren bidez azpimarratu zuen, arreazoi osoz, infografian erreplikanteak falta zirela. Jakina da Blade Runner memea izugarri kutsakorra dela eta ordutik gaia burutik kendu ezinik ibili naiz. Beno, ba memeak barreiatzeko ordua iritsi dela erabaki du eta filmaren  unerik hunkigarrienetakoa zintzilikatzera behartu nau, Roy Battyren erreplikantearen heriotza alegia. Eta ni pozarren, haisuec.


"...Sinistuko ez zenituzketen gauzak ikusi ditut. Orion baino haratago sutan zeuden ontziak erasotzen. C-izpiak ikusi ditut Tannhäuser atari ondoan iluntasunean distira egiten. Une guzti horiek galdu egingo dira, negar tantak euritan bezala.

Hiltzeko unea da."

Comments

Popular Posts