DEUS EX: WARP5 REVOLUTION



Kitto, Deus Ex: Human Revolution jokoa bukatu berri dut eta esan beharrean nago joko puska dela, jatorrizko Deus Ex horren mailako oinordekoa. 70 orduko jokoa, istorio landua, pertsonai konplexuak, giropen aparta, diseinu ederra eta sekulako musika. Zer gehiago eska lekioke? Ba askatasun gehiago ziurrenik, baina egungo jokoak ikusita jokoaren linealtasuna hausteak buruko minak baino ekarriko lituzkeelakoan nago. Literalki.

Inguruneen diseinuak izugarri landuak daude eta mundu ziberpunkean murgiltzen dute jokalaria. Hona jokatzen ari nintzela ateratako argazki batzuk adibide gisa:

Musikaren aldetik ere ez zaio jatorrizko Deus Ex horri atzean geratzen:



Jaun-andreok, badugu etorkizuneko blog frikiendako (ordurako blogak frikiak esistitzen badira) beste joko epiko bat. Bai horixe.

Comments

Popular Posts