ZIENTZIA ARTEAREN BIDEZ IKASTEN (BAINA EZ BETI)
Zenbat aldiz entzungo genion Neyl deGrasse Tyson-i gizateriak poeta gehiago behar dituela zientziaren aurkikuntzak hobeto azaldu ahal izateko. Edo Carl Sagan zen hau esan zuena? Berdin dio, gauza da Andrezej Dragan artista horietako bat izan litekeela, bere artearen bitartez zientziaren kontzeptuak ulertzen laguntzen saiatzen delako.
Zoritxarrez denboraren dilatazioa edo mekanika kuantikoaren bihurrikeriak ulertzen berez zailak badira, bere bideoak niri behintzat are ulergaitzagoak egiten zaizkit. Ez diot txarrak direnik, ezta gutxiago ere, izugarri onak iruditzen bait zaizkit estetikaren ikuspegitik. Baina fisika ulertze aldera ez dakit ba modurik didaktikoena ote diren. Eta begiak, ai begi horiek!
Iturria: Motherboard
Comments