Rosetta, espazioko zunda maitagarria



Misioa izugarri erakargarria da berez; hamar urteren ondoren eta espazioan bi urte eta erdi hibernatzen eman ondoren abuztuaren 6an Rosetta 67P/Churyumov–Gerasimenko kometara iritsiko da eta robot txiki bat, Phillae izenekoa, bidaliko du gizakiaren historian lehenbiziko aldiz kometan lur hartu dezan. Guztia oso era xumean azalduta noski.

Gauza da misioaren gaineko interesa pizteko nahiko kanpaina erakargarria jarri duela martxan ESAk, jendearen parte hartzea bultzatuz. Kanpainia horren barruan gainera bideo ederrak egin dituzte, misioa era didaktiko bezain maitagarri batean azalduz, eta haisuek, maitemindu egin naiz.





Portzierto, zuek ere maitemindu bazaituzte baduzue Rosetta eta Philae-ren paperezko modeloa, etxean inprimatu eta guraize ta pegamentuarekin azkar batean egin daitekeena.

Comments

Popular Posts