Espazioko odisea: Planetetara Bidaia doku-fikziozko lan eijerra

Space Odissey: Voyage to the Planets BBC kateak 2004. urtean ekoiztutako doku-fikziozko lana da, eta egia esan behar badizuet maitemindu egin nau.

Balizko etorkizun hurbil batean (oso balizkoa, espazioko misioetan gauzak nola dauden ikusita) nazioarteko astronautek osatutako tripulazioa eguzki sistemako hainbat planetetatik igaroko den  (baita batzuetan lur-hartu ere!) misioan bidaltzen dute, hau da, Voyager zunden Tour Handia historiko hura baina gizakiekin. Ez da planteamendu txarra, ezta?
 

Emaitza ikusleak espero duenaren oso araberakoa da. Dokumentala den aldetik kalitatezkoa da, BBC-k ohituak gaitu horretara, baina sakontasun handirik gabea, finean pelikula ere badelako. Zientzia fikziozko pelikula den aldetik aldiz istorioa ez dago oso landuta, gauzak arinegi gertatzen dira azalpen eta apaindura handirik gabe, baina hau ere ulergarria da helburua dibulgazioa delako.

Dokumentala eta pelikula bezala apur bat herren geratzen bada ere, doku-fikzio bezala hanka biak ditu. Dokumental onenen zehaztasunari  (adibide gisa Saturnoren Titan ilargia ez zuten erakutsi nahi izan, garai haietan Huygens zunda lurrartzekoa zelako) efektu berezi oso onak eta jatorrizko lokalizazioak  gehituta (Errusiako Espazioko Agentzian filmatu zuten) bi orduko entretenimendu zoragarria geratzen da. Bikaina ni bezalako espazio-zale amorratuentzako.

Beno, txaparen ondoren hemen duzue Space Odissey: Voyage to the Planets. Goza dezazuela!






Comments

Popular Posts