Mundu Errealeko Spider-Man

Lasai, ez dizuet spiderman-en mozorroaren azpitik gantzak eskuzabalki azaleratzen dituen azkeneko komiki azokako frikia erakutsiko, oso bestelako gauza baizik. Izan ere bizitzaren parterik handiena daramat beldurrik ematen ez didaten armiarmak hartzen (niminoak beraz), ea hozka egin eta Spider-Man bihurtzen nauten (mini-spiderman akaso). Baina ez, hori ez da bidea, oker nengoen. Erabat. Spider-Man izateko bidea parkourra da. Beraz, aurrerantzean beldurrik ematen ez didaten parkourzaleak hartuko ditut eskuekin ea hozka egin eta Spider-Parkourra bilakatzen nauten. Bai.


Iturria: Geekologie

Comments

Popular Posts