ROBOTEK BETI IRABAZTEN DUTE
Haurrok, ez sinistu interneten ikusten duzuen guztia. Ondoko bideoan, esaterako, azkeneak gizakumeak garaipen epikoa lortzen duela iruditu lezake, baina ez da horrela. Izan ere errealizadoreak, gizakumea bera ere nola ez, ondoren gertatutakoa ezabatu du, hots, robotak bere eskua rotaflex-laserra bihurtu eta gizakiari burua moztu ziola. Esan bezala robotek beti irabazten dute azkenean. Abisua da.
Iturria: Xataka.
Comments