Robotaren adimena aurrean duen gizakian dago

Jules mundu errealeko protokolo-androidea da, ez agian C3PO bezain berritsua baina tira, mundu erreal aspergarri eta akastun honetan gaudela kontutan harturik bai nahiko lortuta zegoela. Zegoela? Bai, ze nonbait 2006. urteaz geroztik hautsa hartzen ari baita museo batean, baina ez nator gaur horretaz aritzera.

Gauza da 2006. urtean agur esan ziotela betirako (museoan inoiz entxufatuko dute agian), proiektua bukatutzat eman omen zutelako eta une horretako bideoa grabatu ere egin zutela. Bideoko gauzarik zirraragarriena ez da robota, haren inguruan dauden gizakiek robotarekiko adierazten duten tristura eta hurbiltasuna baizik. Dudarik gabe une horretan Julesek Turing-en testa gainditu zuen. Zorionak.

Comments

Popular Posts