J.J. Abrams satorra da

Baieztatuta, J.J. Abrams Star Trek suntsitzea helburu duen Star Wars zalea da. Nahikoa zantzu genuen orain arte, Star Treketik ezer gutxi duten azken filmak ikusita eta 2009ko filman R2D2 ageri zela jakinda. Beno, ba aurtengo Star Trek Into Darkness filman ere R2D2 ageri dela jakin ahal izan dugu Warp Bortzeko inteligentzia zerbitzu sekretuei esker.

Distirak despistatzeko baino ez ziren, ezta JJ?

Gauzak honela, agerian geratu da J.J. Abrams Sith horren estrategia, pixkanaka Star Trekeko ikonografia ordeztea helburu duena, esan bezala oso astiro, ohartu ez gaitezen. Hala da lagunok, historiako manipulaziorik larrienaren aurrean gaude.

Iturria: io9

Comments

Popular Posts