Parkourzale frikiak

Ez du zentzurik. Esan nahi dut, ikusgarria badela, baina ez diodala inongo zentzurik ikusten Jedi bat parkour egiten ikusteari. Jedia bazara baduzu Indarra ikaragarrizko jauziak, itzulipurdiak, korrikaldiak eta alde ilunera pasatzeko, baina ez duzu parkour egin beharrik. Indarra da. Jedia zara. Eta parkourra egiteko Indarra erabiltzen baduzu orduan tranposo nazkagarri bat zara. Eta Sith bat seguruenik.


Eta gero zonbiak. Hau ere zaila da ulertzen. Zonbiak parkour egiten? Bai zera. Bale, zonbi arinak badaude, 28 Days Later filman bezala, baina parkourra egitea? Ez dakit. Bertzalde parkourzale bat zonbi bilakatzen denean ulergarria da parkour egiten jarraitzea eta tartean garunak jatea ere bai. Blogari bat zonbi biakatzean sarrerak jarraitzen idazten duen bezala. Hori gertatu da inoiz.


Iturria: Fayer Wayer.

Comments

Popular Posts