meme meme, gene gene

Richar Dawkins handiaren hitzalditxo honetan gene eta memeen arteko mugak lausotu egiten dira, eboluzio biologikoa eta ideiena, Mundu Erreala® eta sare sozialena. Hitzaldi interesgarria oso. Ondoren, froga moduan, meme bat sortzen saiatzen da, 5. minututik aitzina. Sare sozialetan barrena zabaltzeko gai izango da? Garunak kutsatzeko ahalmena izango al du? 



Pertsonalki biziki gustatu zaizkit bai hitzaldia, baita memea ere, baina arazotxo bat aurrikusi dezaket memearen kutsakortasuna mugatu dezakeena. Izan ere lehenengo 5 minutuko hitzalditxoak, oso interesgarria izanagatik ere, memearen zabalpena biziki mugatuko duelakoan nago. Eboluzioak esango du zuzen ala oker nagoen.

Iturria: Error 500

Comments

Popular Posts