Decay: Fisikariak, partikula azeleragailuak eta zonbiak
CERNeko LHC partikula azeleragailuan izandako akats baten ondorioz ziurgabetasun burbuila bat sortu eta bertako langileak gainjartze egoera batean uzten ditu, aldi berean hilda eta bizirik daudelarik. Interesgarria ezta? Ba esaten badizuet filma CERN-eko instalazioetan bertan egina izan dela eta bertako fisikariak direla egileak buruak eztanda egingo dizue niri gertatuko zaidan bezala.
3000 €ko aurrekontuarekin egin duten filma Creative Comons lizentziapean zabaldu dute, Vimeon zein Youtuben ikus dezakezue bere handitasunean eta webgune ofizialetik deskargatu. Hau da, A-LU-ZI-NAN-TI-A. Hemen duzue trailerra honezkero geratzen zaizuen garun apurrak meltdown-a sufritu dezan:
Eta ikusiko zenuten bezala, Gordon Freemanen partehartze izartarra izan dute gainera. Honen ondoren lasai asko hil naiteke.
Iturria: Naukas.
Comments