Adama is back (baina orain gaztetxoa eta guapo askoa)

Battlestar Galactica (2004ko moldaketa) bukatu zenetik zientzia fikzio gordin, zorrotz eta zikinaz umezurtz geratu ginen. Ondoren Caprica spin-off eta prekuela zena etorri eta segituan kendu ziguten, ikuspegi filosofikoago, lurtarrago hori ikuslegoaren gustukoa ez zelakoan.


Agorraldia akitu da azkenik eta Battlestar Galactica: Blood and Chrome izango denaren aurrerapen webatalekin hasi zaizkigu neuronak berotzen. Adama gaztea, Cylon 1.0 piloa eta, antza, behar genuen zientzia fikzio ilunaren dosia. Itxura ederra!


Atal guztiak Machiniman dituzue.

Comments

Popular Posts