Walking Death-eko atalen estruktura narratiboaren analisi kromatikoa

Ez aspaldi honen berri eman nien agintariei, baina ohi bezala nahiko lanpetuta zeuden 500 €ko bileteak zuritzen kanbioak lortzen eta ez zuten ezer egin. Orain beranduegi da



Iturria: Albotas.

Comments

iker said…
Horrela da, bai... nik uste, hobetuko duen esperantzarekin ikusten dugula...
ibai said…
Denei gomendatzen dizuet The Walking Dead komikia irakurtzea. Azken finean, jatorrizko istorioa hori da, oraindik ere bukatu ez dena eta askoz istorio logikoagoa dauka, askoz sinesgarriagoa eta ausartagoa (seriean ez dira ausartu komikiko joko sexualak sartzen, adibidez).

Hirugarren denboraldia oso exkax hasi da, komikian kartzelak dituen momentutzarrekin... eta telesailean dena hondatu dute. Espero dut hobera egingo duela... ze gauzaren batzuk baditu hobeto eginak telesailekoak, baina orokorrean ezin da alderatu ere egin komikiarekin. Komikia ia beti gorria, grisa edo urdina da!
makilakixki said…
Egia esango badizuet ni 2. denboraldiaren hasieran geratu nintzen. Gau erromantikoa prestatu nuen behin, ni, nire burua, doritos mordorra eta Naparbier batzuk, telesailaz gozatzeko. Baina zonbien artean simaur pila sartu zuten eta erroiloa moztu zidaten.

Komikiari dagokionez, hasi nintzen irakurtzen, eta baita utzi ere... Momentuz, baina ona iruditu zitzaidan. Blogaren jarraitzaile maiteek tableta oparitzen didatenean berrekingo diot ;)
iker said…
Komikiak hasieratik irakurtzen ditut eta telesailari miloi bat buelta ematen diote... eta gainera zonbiak milaka agertzen dira eta ez telesailean bezala, ttanttaka ateratzen direla... askotan antzerkia dirudi, dialogo eta elkarrizketa gehiegi... odola, zonbiak eta tripakiak nahi ditugu, demontre !!

Popular Posts