Haizearen soinu goxoa .....Titanen

2005. urteko urtarrilaren 14ean Huygens zundak Saturnoren satelitea den Titanen lurrartu zuen. Orohar gertakari ezezaguna izanagatik ere egun handia izan zen hura gizateriaren historian, gizakiak egindako gailu batek kanpoko eguzki sistemako gorputz planetario batean lurrartzen zuen lehenengo aldia izan baitzen, eta oraingoz baita bakarra ere.



Berriki lurrartze horren xehetasunak jakin izan ditugu (Eureka eta Naukas blogetan azalpen txukuna egin dute), baina ez da hori gaurkoan erakutsi nahi dizuedana. Izan ere arestian aipatutakoaz gain Huygens zundak beste marka bat ere hautsi zuen egun horretan, bera izan baitzen beste mundu bateko haizearen soinua grabatzen lehena. Hau duzue (behar bezala prozesatu ondoren) Titaneko haizearen soinu goxo eta lasaigarria:


(klikatu gezitxoan abiarazteko)

Zinez zirraragarria.

Iturria: ESA.

Comments

Popular Posts