ISSan pasiatzen
Hau da Mundu Erreala (Copyright © 1984 Apple Inc) lagunok. Ahaztu Defying Gravity-ko garbitasun Jobstarra, Mike Donovanek korrika egiteko gustuko zituen korridore amaigabeak, Picard-en kamarotearen erosotasun britainiarra. Hau Espazioko Geltoki Internazionala (ISS) duzu, lagun.
Jarraian dakusakezuen bideoan ISS-ra bisitaldia proposatzen digute Andre Kuipers kosmotautak gidatuta. Baztertu espazioko bizitzaz dituzun idea guzti horiek eta ongi etorri mundu errealeko kosmotauten bizitzara. Bisitaldiak pena merezi du.
Gauza bat ez zait gustatu. Ikusi duzue non gordetzen duten Robonauta? Robot batek merezi duen tratamendua dela iruditzen zaizue? Cylonak iristen direnean lepotik ordaiduaraziko digute.
Comments