Mikel Landazarraren bideojokoak
Musikari aparta bezain aldabera, Mike Oldfield-en arreta ez da musikara mugatu. Bai, drogak edo erlijioa (barka erredundantzia) etorriko zaizkizue gogora, baina ez naiz horretaz ari.
>1986. urtean Tubular Bells famatuaren bideojokoa plazaratu zen Commodore 64-arentzako. Aukera handirik ez zuen ematen jokoak, musikarekin bat zetozen eta hein batean aldatu zitezkeen grafikoak erakusten zituen (bai, beranduxeago Winamp-ek famatu egin zituen bistaratzeen antzera):
>1994. urtean The Songs of Distant Earth lan izugarri horrekin batera jokotxo bat atera zuen, musika CD berean zetorrena. Zoritxarrez Mac sistemarentzako besterik ez zuen balio, bere arrakasta ikaragarri mugatu zuena.
>2002. urtean Tr3s Lunas diskarekin batera izen bereko jokoaren demoa atera zuen, bigarren diska batean. Demoa izanik, ordaindu behar zen bere osotasunean jokatzeko [FAIL]. Esplorazioa helburu, alegiazko objektuez eta musikaz betetako hiru dimentsiotako espazio batean mugi zintezkeen, objektuekin elkareragiten eta musikaz gozatuz.
Zorionez gaur egun azken hiru jokoak erraz asko deskargatu daitezke, udako arrats sargorietan igerilekura joateko orduaren zain gaudela entretenitzeko. Ondo pasa:
>Maestro.
Iturria: Program:Bytes:48K Commodorerako jokoa, eta besteak hemen.
Comments
"The spirit is watching you!"