Blade Runner: The Akuarela Remake
Norbaiti ideia zoragarria bururatu zaio, hain zoragarria Steve Jobs berari ere ez zitzaiola bururatu (baina di-da batean estetika minimalista-monokromatiko-hipergaresti baten bertsioan plazaratuko zukeena). Edozein modutan, norbaiti Blade Runner akuarelekin berregitea bururatu zaiola. Koadro bakoitza akuarelekin eskuz eginiko irudi bat da, imajina beraz...
Portzierto, 3D bertsioaren ondoren #diotenez akuarela-bertsioan pentsatzen hasia da George Lucas.
Iturria: Topless Robot.
Comments
Portzierto, ea egunen batean soinu banda zintzilikatzen dudan. Hura ere kristona da eta.
Eta eskerrik asko zuri zure iritzia uzteagatik.