Atzoko, gaurko eta biharko ezpaziuntziak
Bi ikuspegi ditu irudi honek. Bata, positiboa, hasierako Vostok edo Gemini kapsuletatik alde handia dagoela egungo Espazioko Estazio Internazionalera. Bestea, errealistagoa agian, egun garatzen ari diren espaziuntziak erretiratutako espazio-anezkarekin alderatuta (space shuttle) ezer gutxi direla, tamainari dagokionez behintzat. Eta zer esanik ez Izar-flotaren bandera-ontzia den USS Enterpriserekin alderatzen baditugu.
klikatu handitzeko |
Portzierto, ez dirudi Skylon espaziuntzia inoiz eraikiko denik, eta egitekotan ez dago aurreikusia gizakiak eramaterik. Badirudi beraz denboraldi luze batez etxean geratu beharko dugula.
Iturria: Abadía Digital.
Comments