Tom Hanks ahozabal galanta da

Izan ere denok nahigabetuta utzi gintuzten Apollo 13 filman USA-ren mailako mirakulurik egin ezean gure Tom Hanks xarmagarria espazioan izoztuta, Eguzkiaren betiereko satelitea bihurtuko zela sinestarazi zigutenean. 


Zoritxarrez filma egin eta gero Tom lorittu eta itxusittu egin zitzaigun bidean sineskortasuna ere galduz.  Orain (non orain = 2010) simulazio batek dena gezurra zela erakutsi digu. Tom ez zen espazioaren hotztasunean izoztuta hilko, Lurreko atmosferan erraustuta baizik. Negarrontzi halakoa.


Iturria: instantfundas O.o

Comments

iker said…
Eta paradisuko uharte batera erori zenean eta bera kexaka eta negarrez ??? Gizakien %99aren ametsa eta bera kexati... Tom Hanks GO HOME !!
makilakixki said…
♪ HOA ETXERA TOM HANKS GO HOOOOOOOOOOOOME, TOM HANKS GO HOME! ♫ ^0^
assar said…
Atzo ikusi nuen Tom Hanks film batean ETB1en... beno, Tom Hanksen marrazkia zen, Aita Noel ikustera doan tren baten errebisorea den horretan, eta esan behar dut marrazki bizidun modura ere gorrotagarria eta aktore kaskarra iruditu zitzaidala. Txakurra dudan hurrengoan Tomjanks deituko diot.
makilakixki said…
Polar Express da filma, euskaraz Iparburuko Trena. Filma ezaguna egin zen bere garaian pertsonaiak higuingarriak zirelako denak, The Uncanny Valley efektua dela eta.
Portzierto, izen ederra txakur batentzako!
iker said…
Txakur gaixoa, ez egin halakorik, hori maltratua da. Berak ez luke egingo...
assar said…
Aktoreetan oinarritutako animaziozko filmak ikusten ditudanean beti gogoratzen dut ikusi nuen lehena, Eraztunen Jauna marrazki bizidunetan. Hori bai zela ona!
http://www.youtube.com/watch?v=bbQdcvqBYqU#t=6m55s
iker said…
Txikiatan zinean aitarekin ikusi nuen Iruñeako Kutxak (hori bai zela "obra soziala")larunbat goiz batean zinean egindako saio batean, gainera posterra oparitzen zuten !!
makilakixki said…
Baiiiii! Etxean dut, etxean dut! Pertsonaien mugimenduak sekulakoak dira, ikaragarri naturalak. Izugarrizko lan pila izango zuen film horrek.

Popular Posts