Marte, bikingoa eta ni
Viking programa 70. hamarkadan Martera bidalitako bi zundaz, Viking1 eta Viking2, osatutako misioa izan zen. Zunda bakoitzak bi atal zituen, orbitatik Marteren argazkiak aterako zituen satelitea bata eta Marten lur hartu eta azala aztertuko zuena bestea. Misioa azkenean oso arrakastatsua izan bazen ere hainbat arazo izan ziren hasieran, batez ere argazkian agertzen den lurrartze zundarekin. Konponketa lanetara Marteraino joan behar izan nuen horietako batean egin nuen argazkia.
klik! handitzeko
Eta zuen baitarako galdezka ari zaretenoi, bai, beix koloreko oriler hori oso modan zegoen garai haietan.
Iturriak: It's full of stars, Wikipedia, jatorrizko irudia.
Comments