zientzia besapetik pasatzen duten zi-fi filmak

Hiru gauza dira nahitaezkoak zientzia fikziozko film bat egiteko. Lehenengoa eta garrantzitsuena ordenagailuak silikonaz eginak izatea da, nonbait etorkizuneko informatika biguna eta malgua izango baita. Fundamentuzko zi-fi filma egiteko bigarren legea nola edo hala  Jainkoa sartzea da. Jainkoa eta zientzia, denok dakigunez, guztiz bateragarriak baitira. Hirugarren eta azken araua, eta honoetaz asko daki Brucek,  grabitate indarra besapetik pasatzea da.

Bruceren potroei bost axola zaizkie fisikaren legeak

Badaude halere egin daitezkeen beste hainbat hanka-sartze eta i09-koek zerrenda osatu dute akats ohikoenekin.
Klikatu handitzeko
Zerrenda kritikagarria bada ere (batez ere espazioan hiltzeko moduari dagokionean), onartu egingo dugu eta film bat gehituko diogu. Izan ere 2001: Espazioko Odisea maisu lanaren jarraipena den 2010 filmean ez zuten beharrezkoa ikusi grabitatearen edo hobe esanda, haren gabeziari, garrantzia ematea. Gainontzekoan film aparta dena kakazteko modurik merkeena.

Zein gehituko zenuke zuk? Eta zergatik?

Iturria: i09.com

Comments

Popular Posts