Enterprise D-ren giro-soinua

Zer oroitzapenak dakarzkidan bideo honek! Q dimentsioz gaindiko izakiak, klingonak izar flotan eta androide sasi-umoretsuak, kapitain burusoil eta umore-gabeak eta ahalmen psikikoak dituzten betazoideak zubian. Zenbat gau eta zenbat egun warp 5-eko gurutzaldi-abiaduran, une oro eta toki oro warp motorren zarata isila lagun.

Martxan jarri, bada, ondoko bideoa eta gozatu 1.5 orduz (24 orduko bertsioa ere badago) Enterprise D espazio-ontziko hondo-soinuaz.



Nik jada mp3 moduan jaitsi eta trikorderran sartu dut, edonon nagoela entzun eta etxean bezala sentitzeko. Zeren zain zaude?

Iturria:  Microsiervos.

Comments

iker said…
beno... ejem... hegazkin batek motoreak atzeko aldean dituenenean, eta zuk bertan baduzu eserlekua, antzeko soinua/zarata izaten da...

Dena den, espazion ez luke soinurik egon behar...
makilakixki said…
Nola? Zer esan nahi duzu doinua ez dela warp motoreena baizik eta hegazkin batena? Bai zera! Eta orain esango didazu bulkandarrak ez direla esistitzen, faserrak ordenagailuz eginiko efektuak direla eta enterprise bera maketa bat. Ez, ez eeeeeeeez! :P

Popular Posts