APOD: Alegiazko Picture of the Day #3



klikatu handitzeko, ausardia baduzu!

Azalpena: Hori ez da eguzki-orbana. Goiko irudiaren ezker-behealdean ikusten dena Herioaren Izarra da. Ehunka mende iraun duen errepublikak nagikeria eta ustelkeria zulo bat bihurtu da, galaxiako biztanleek dituzten benetako beharrei eta printzipioei erantzuna emateko gaitasunik ez duena. Palpatine senadoreak  Darth Vader lagun duela eta Herioaren Izarra bezalako asmakuntzei esker txakur-txirula errepublika-zale, printzesa-maitale eta erlijio zaharkituen jarraitzaileak behin betiko garbituko ditu urrutiko galaxia honetatik.

Iturria: NASA-ren APOD, benetakoa.

Comments

iker said…
Emaiek kaña Vader jauna !!!!!!!!!!!

Iradokizunik onartzen baduzu, 1. Endor eta Ewok nazkagarriak akatu eta 2. Jar jar Binks eta bere arbaso eta ondorengo guztiak infernura bidali...
makilakixki said…
Barka lagun, baina ez niri Ewokak ukitu. Izan ere, lagun batek zioen bezala, Ewokak euskaldunak dira. Bai, une batean, Han Leia eta abar harrapatzen dituztenean "barkatu mesedez" entzuten da. Benetan.

Jar Jarrena, erabat ados eta zerbait gehituko nuke. Kutsatze arriskurik egon ez dadin izaki nazkagarri hori gogoratzen duten guztiei lobotomia egitea. Tapunto!

Popular Posts