Duke Neskak edo zergatik den Duke Nukem putoamoa

Lehenik eta behin esan beharra daukat gaurkoaren ondorio etikoen inguruan ez nagoela batere ziur. Beraz, baten bat irainduta sentitzen bada ez diezadala niri ardurarik eskatu. Ardura guztiak Duke Nukem-enak dira eta arazorik bazenu hobe zenuke berarekin argitu, beti ere benetako GIZONek arazoak konpontzen dituzten moduan, hau da, OSTIAka. Bai, hizki larriez gainera.



Aspaldi dakizue Duke Nukem sakonki miresten dudala, baina hau ikusi ondoren zuzenean Dukea nire Jaungoikoa bihurtu da, bere harropuzkeria eta potroen graziagatik. Nor bestela ausartuko zen egungo moral bikoitzeko gizarte puritano honetan bere joko berria zabaltzeko neskak biluztea helburu duen nabigatzailearentzako jokotxo bat ateratzen? Pues hori. Jokatu nahi duenarentzako segi Duke-Nudem webgunera. Eta zuzenean argazkiak ikusi nahi dituenarentzako zuzen Wildgames-era.

Guzti hau eta gehiago Pixfans-en.

Oharra: Bai, baten bat ohartuko zen hau nahiko zaharrunoa dela (maiatzekoa gutxienez), baina inork ez du esan hau berrien bloga bat denik. Warp to the Past-en zaude, lagun!

Comments

iker said…
Dukearen gusturako arropa gehiegi dute neka hoiek...
makilakixki said…
Egia, baina badakizu, mundu hau ez dago oraindik prest Duke Nukemen begietatik ikusteko. Garuna guztiek eztanda egingo lukete.

Popular Posts