destrukzio kosmikoko arma definitiboa
FPS bideojokoen munduan badaude existitu behar ez zuketen armak. Arma suntsitzaileak dira, geldiezinak, eskuratzen dituen orori bidegabeko abantaila ematen diena gainontzekoen aurrean. Horrelako tramankulu definitiboen erabilera mugatu egiten bada ere beti
dago arduragabeko modlariren bat FPS-etako armen oreka jainkotiarra
hautsi nahian dabilena.
eta zeinen gustura geratzen zinen motozerra erabili ondoren
Aspaldi Nevergonnagiveyouup weapona ekarri genizuen Warp to the Bortzera. Hura suntsitzailea zen oso, baina baita erritmo eta klase handikoa ere. Aldiz, gaurkoan dakarkigunaren gupidagabeko boterearen arriskua hain da mugagabea ezen gizateriaren gogotik ezabatu beharko litzateke oraintxe bertan etorkizunik izango badugu. Pues hori.
Informazio gehiago: Abadia Digital.
Comments