izan behar zukeen The Return of the Jedi

Darth Vader Tarantinoren eskuetan erori izan balitz gauzak oso bestelakoak ziratekeen, baina nonbait burua ideiez gainezka duen (erremasterizazioa, 2. trilogia, 3D...) gure Lucas-ek ez zion elkarrizketa mamitsurik eman nahi izan gure aita maitagarriari. Hau konpontzeko ondorengo erremakea prestatu du nire mirespen osoa merezi duen  norbaitek eta egitan eszena asko hobetu dela. Ikusi bestela:




Orain, askok pentsatuko du bere barnerako Jar Jar Bins gorrotagarriaren pertsonaia konpontzeko gai izango ote diren, Wazemankeko ahotsekin edo. Zoritxarrez horrek duen konponbide bakarra ordenagailu bidezko ezabaketa osoa da. Babes-kopiak eta guzti.

Comments

iker said…
izugarri ona! George Lucas, erremakea egin ezazu, baina ideia hau jarraituz... eta bide batez, Jar-jar era Ewoks-ak ezabatu !!!!!!!!!!!
makilakixki said…
Egia esanda niri grazia egiten zidaten Ewokak. Gainera euskaraz egiten zuten. Lagun batek omen zioen filmaren une batean Ewok batek "kendumesedez" esaten zuela. Agian horregatik da hain ulergaitza Ewoken hizkera.

Popular Posts