Enterprise bat diskete batekin nola egin
Noizean behin, denbora laburrez bada ere, hatzak teklatutik altxatu behar dira tendoiek euren luzera normala berreskuratu ahal dezaten. Horrelako une eskasak sekulako Enterprise bat egiteko probestu ditzazkegu, kajoiaren atzealdean ahaztua dugun diskete zahar hura erabiliz. Has gaitezen bada:
1) Disketea ireki baino lehen aprobetxatu ordenagailuan sartu eta barruan zer dagoen ikusteko. Zorte pixka batekin ikasle garaiko bularraldea erakusten duen neska horren argazkia eta eSheep screen mate-a izango dituzu oraindik. Bikain!
2) Orain bai, disketea ireki. Badakizu nola egiten den, jakin-min suntsitzaile hori asetzeko mila aldiz egin duzu eta.
3) Metalezko zatiak atera. Lehenengo metalezko atetxoa, hainbat aldiz alde batera mugituz irekiko zenuena, barruko diskoa ikusi eta malgukiari esker bere kabuz nola isten zen ikusteko. Ondoren diskoaren erdian dagoen metalezko pieza borobila ere atera.
3) Metalezko atetxoarekin gorputza (stardrive section-a) eta nazelak egingo ditugu eta pieza borobilarekin paterra, edo teknikoki saucer section bezala ezagutzen dena. Azaltzeaz nekatu naizenez, hemen duzu bideoa:
Ale ba, animo eta zuen Enterprise-en argazkiak espero ditut.
Comments