Caution, zombies ahead!

Gaur egungo zonbiz betetako mundu postapokaliptiko honetan garrantzi handikoa da prebentzioa. Ez, ez naiz zonbiekin larrua jotzean kondoia erabiltzeaz ari, noski. Horrek agian HIESa harrapatzetik babestuko zintuzke, baina alde batetik ez dakigu zonbiek HIESa izan dezaketen eta bestetik izan balezakete ere HIESa harrapatu ez baina zonbi izango zinateke zu ere handik gutxira. Tira, zonbien sexu gaixotasunei buruzko gogoeta interesgarri hau alde batera utzita, hemen dituzue Zonbie Place-k plazaratutako zonbien seinale batzuk. Gainontzekoak Zonbie Place-n.




Ongi izan eta kontuz hildako ibiltariekin.

Comments

iker said…
tiroz jositako seinaleren bat jarri beharko lukete... Norvegian bada "Troll arrisku" seinale famatu bat, munduko bakarra, nik badut argazkia, jaja !!

Popular Posts