Night of the Living Trekkies \\//

Zonbien aroan bizi garela dudarik ez dago. Zonbiei buruzko komikiak, telesailak aurki ditzazkegu nonahi. Donostiako kaleetan ere garun pintxoak jaten izan ditugu zonbiak berriki. Zonbiak modan daude, hori ezin uka. Baina lagunok, badago zonbiak baino gauza hobeagorik: Zonbi Trekkiak!


Zoritxarrez liburu baten iragarkia da (adi haurrok, liburuak oso dibertigarriak dira!), eta ez film batena. Baina lasai, ez da luze izango zonbiak eta Star Trek unibertsoa batzen dituen film indi baten proiektua agertu arte. Apostu egin nahi?

Portzierto, hauxe izan daiteke zuen blogari gaixo honi egin diezaiokezuen Gabonetako oparitxoa. Total,  hamar mixerable dolar besterik ez dira ¬.¬

Iturria: GeekStir.

Comments

iker said…
jopé, zer pena iragarki xume bat izatea... liburuak itxura ona du, baina pelikula izugarria litzateke...

Popular Posts