Bill Gates Doom-en
Astearen erdia gainditu dugula ospatzeko inongo graziarik ez duen Bill Gates bat dakarkizuet, Windowsen urrezko garaiaren hastapenetakoa (Windows 95-aren promoziorako bideoa da hain zuzen ere). Gatesen grazia falta ez da inongo berria, bai ordea bere speech-a Doomeko protagonistaz mozorrotuta eta Doomen barruan sartuta ematearena. Doomeko morroiek akatu izan balu te sikiera!
Iturria: Abadía Digital.
Comments
por zierto, "google traductor" horrek sarreren irakurketan interferitzen du, gutxienez nire ordenagailuan... ea, software arduraduna, mesedez...
Niri behintzat ez dit estropezu egiten. Paintailazo bat bidaliko zenidake? Honela arazoa zein den ikusi ahal izango nuke. Ordainetan kamiseta bat irabazi zenezake ;)