No le ocurre naaada a su televisoooooor!
Zorigaitzeko Lost/Perdidos (ea laister "zorigaitzeko" horri azaltzeko sarrera idazten dudan) bukatu dudanetik "Más Allá del Límite", 1995. urteko telesaila ikusteari ekin diot. Berrikusteari esan beharko nuke, izan ere bere garaian hainbat atal ikusi bait nuen, eta ustea dut ETB2an izan zela gainera.
Telesail honetako atal bakoitzean zientzia/zientzia fikziozko istorio labur bat aurkezten zitzaigun, aurrekoarekin zerikusirik ez zuena (lehenengo atal bikoitza izan ezik). Beti ere zientzia edo zientzia fikziozko gaiak lantzen ziren, ezusteko bukaera zutenak edo/eta irakurketa sasi-filosofikoa izan nahi zutenak (hasieran eta bukaeran gehienetan istorioarekin erlazio gehiegirik ez zuten narratzailearen hitzez lagunduta). Burutsuak batzuk, hala moduzkoak besteak, nahiko frikiak askotan eta kutre samarrak aldi berean, atalak orokorrean nahiko entretenigarriak ziren (Lost/Perdidos ez bezala). Eta zer esanik ez sarrera, serio itxura izan nahi zuena baina nahiko irrigarria suertatzen dena, (gaur egungo estandarren arabera behintzat) batez ere hasierako "No le ocurre naaada a su televisooooor..." epikoa:
Bereziki aipagarria iruditzen zait itzulpenaren atala. Izan ere hiruzpalau itzultzaile erabili zituzten osotara (baliteke tarteka teknikari eta kafe-prestatze lanetan arituko zirenak), atalez atal errepikatzen zirenak. Hau da, itzulpenaren munduan Goku sindromea bezala ezaguna dena.
Iturriak: Wikipedia.
Comments