Homo sapiens bat naiz


Txikitan banuen fantasia, zeinaren arabera egunen batean nire gurasoek esperimentu oso sekretu batean sortutako robota nintzela esango zidaten, Astro Boy edo Araleren antzera. Urteak aurrera joan ahala irudimena beste gauzetara bideratzen doa, helbururik gabeko blogak idaztera adibidez, baina haurtzaroko fantasia horren hazia hortxe jarraitzen du nolabait. 

Gaur txikitako esperantza hori txikitua izan da, zientziaren indar hotz eta gupidagabearen azpian zapalduta. Kariotipoa egin didate (hau da, nire kromosomen irudia) eta 23 kromosoma pareek argi erakusten dute beste Homo sapiens bat besterik ez naizela. Eta ez hori bakarrik, espezie horren arra naizela dirudi gainera. Hamaika ikusteko jaioak gara.



Baina lasai nago, izan ere guzti hau bestela ere azaldu daiteke. Azken belaunaldiko Cylon bat naiz, ez Six bezain ederra, baina bai bera bezala gizakiengandik desberdindu ezin dena, zuek, lurtarrok, duzuen teknologiarekin behintzat. Mwahahahahahaha!

Izan dezazuela asteburu on bat, lurtarrok. Mwahahahahahaha!


Comments

haritz said…
Zure ipurdi diztiratsua muxukatzeko tentazioa izan dut baina...

Ezin iruzkinza uzteari uko egin.

Grazia egin dit zure txikitako fantasiak.

Aizu,eta ez galdu itxaropena, robot bat zarela deskubritzeko garaiz zaude oraindik!
iker said…
nik banuen susmoa robota ez zinela... askotan ikusi zaitut mozkorturik, jaja robotak ez dira mozkortzen !!!
makilakixki said…
Bai, azken belaunaldiko Cylonok mozkorraldia emulatzeko errutinak ditugu txertatuta matrize positronikoan ¬.¬
iker said…
dena den, kontuz!! graduazio handiko alkoholak zirkuitoak erre ditzake...
makilakixki said…
Baita energia iturri garbia bezala ere erabili daiteke ;P

Popular Posts