Bollywoodeko I Robot + Matrix + Dirty Dancing

Super Star Rajni heroi bat da, robot bat da, robot-heroia akaso, edo heroi-robota. Izugarrizko gizon puska, ikaragarrizko ileordea daramana. Baina gauza guztietan garrantzitsuena, Super Star Rajni dantzari itzela da, denok dakigun bezala gaizkileen aurka borrokatzeko diseinatutako robot orok eduki behar duen oinarrizko ezaugarria. Hauxe da, lagunok, Bollywoodeko eta unibertso osoko espektakulurik handiena eber.



Zer deritzozue? Chicken tika masala bat erosi eta filma ikusiko dugu?


Iturria: The Website @ the End of the Universe.

Comments

joxe said…
WAAAAAOOOOOO! Awesometasun marka guztiak hautsi behar ditu!!! Noiz ekarriko dute hona, noiz? Eta 3Dan?
makilakixki said…
Jajajaja! Indiako hauek badakite gauzak ikusgarriak egiten, ezta? Gainera 3Daren beharrik ez dago, horren dantza eta koreografia berritzaileak izanik!
haritz said…
Jo... Ze ona! Maizago pasa behar naiz hemendik makilakixki.

Eta irratian ez al diguzu berriz bixita bat egin behar?

Asteburu honetan bazkaria dugunez, konspiratuko dugu Joxek eta biok berriz etor zaitezen. ;)
makilakixki said…
Kaixo Haritz! Kar kar, argi dago beraz Euskadi Irratian agintzen duen bikotea zein den eta konspirazioak noiz egiten diren; bazkalorduan (edo bazkalondoan), ohitura zaharrek agintzen duten bezala. On dagizuela!
iker said…
erredioxxx, BOLLYWOOD RULES !!!

anglosaxoiek dioten bezala, hau "must have" hoietako bat da... ea Golem-ek iruñera ekartzen duen, jaja

pelikula lortzen duenak abisatu dezala non eta nola lortu daitekeeen !!
makilakixki said…
Hasiko gara ba gure indiako kontaktuak mugitzen? Operation Bollywood deituko diogu?

Popular Posts