Bollywoodeko I Robot + Matrix + Dirty Dancing
Super Star Rajni heroi bat da, robot bat da, robot-heroia akaso, edo heroi-robota. Izugarrizko gizon puska, ikaragarrizko ileordea daramana. Baina gauza guztietan garrantzitsuena, Super Star Rajni dantzari itzela da, denok dakigun bezala gaizkileen aurka borrokatzeko diseinatutako robot orok eduki behar duen oinarrizko ezaugarria. Hauxe da, lagunok, Bollywoodeko eta unibertso osoko espektakulurik handiena eber.
Zer deritzozue? Chicken tika masala bat erosi eta filma ikusiko dugu?
Iturria: The Website @ the End of the Universe.
Comments
Eta irratian ez al diguzu berriz bixita bat egin behar?
Asteburu honetan bazkaria dugunez, konspiratuko dugu Joxek eta biok berriz etor zaitezen. ;)
anglosaxoiek dioten bezala, hau "must have" hoietako bat da... ea Golem-ek iruñera ekartzen duen, jaja
pelikula lortzen duenak abisatu dezala non eta nola lortu daitekeeen !!