Super Marioren freskagarria

Hara zer topatu nuen beste egunean. Nonbait, aitzinako garai ilunetan, Super Marioren edari freskagarri bat existitu omen zen, edan bezain pronto hodei irribarretsuak, perretxiko horzdunak eta mamu lotsatiak ikus arazten zituena, edo ez.

Eta hara non freskagarri horretako lata bat nire bidean gurutzatzen den, hainbat urteren ondoren. Egia esan behar badut eta irudiotan ikus dezakezuen bezala, nik topatutakoa ez da lata, itsulapikoa baizik, edarientzako latak ekoizten dituen lantegi batean oroigarri bezala oparitu zuena. Baina freskagarria existitu zen, zinez.




Super Marioren freskagarri hau 1993. urtean saltzen omen zen eta hor zehar ikusi ahal izan dudanez kolazkoak ere bazeuden. Zaporeari buruz ezer gutxi esan dezaket, baina irudimena gehiegi erabili gabe limonada Dia eta cola Dia (edo biak nahastuta) edarien zapore paregabea izango zuela esatera ausartzen naiz. Probatu al zenuten zuek?

Comments

Popular Posts