nire laguna Pozoitxo

Spiderman naiz. Bai, denok pentsatuko duzue Spiderman Peter Parker izeneko ikasnahi bakarti eta betaurrekoduna dela, baina ez, hura estalki bat besterik ez da, auzoan gehien maite duzuen super-heroiaren benetako nortasuna babesteko. Egia, ikasnahi bakarti eta betaurrekodun bat ez da oso estalki ona, baina azken finean inork ez nau deskubritu orain arte.



Denok jakingo duzuen bezala nire lagunik minena Pozoitxo da, Venom bezala ezagunagoa, hor goian duzuena. Spidermanen azken filmean nahiko penagarri agertu zela eta bere argazkia jartzeko eskatu zidan, neska baten bila dabil eta. Hortxe dago bada bere argazkirik onena, baina nik uste dut Nafarroan bizitzea dela bere arazoaren iturria.


Iturria: No soy tu princesa Peach.

Comments

joxe said…
Saiatu al da zure laguna kaixomaitia, meetic edo horrelako lekuren batean profila jartzen? Uste dut berehalako arrakasta lortuko lukeela!
iker said…
eupa kuadrilla, bizi naiz !!!

lana zentzuzko neurri batera jeitsi da, ea hemendik aurrera maizago sartzen naizen hemendik !

aio makilakixki !
makilakixki said…
Saiatu da bai, baina garunak jatearen afizio horrek zapuzten dizkio aukera guztiak. Tira, bere afizioak dituen neska/sinbionte bat ezagutzen baduzu, abisatu.
makilakixki said…
Kaixo Iker, aspaldiko! Sanferminak baino lehenagotik ez zinela hemendik pasatzen. Bestondo kosmikoa agian? :P
iker said…
jaja bestondoa ez, oporrak, eta lan uholdea izan dira nire desagerpenaren errudun !!
makilakixki said…
Beno, lan egitea ongi dago, baina noizean behin nagikeriari tartetxo bat egin behar zaio ere, txo!

Popular Posts